HUHEZIn irakasle ikasketak eta Gasteizen euskal filologia ikasi ondoren
Sustatuko editore eta Goiena zuzentzen dihardu
Iban Arantzabalek. Gaurkoan, Ikus-entzunezko ikasten ari garenongana etorri da eta hitzaldi interesgarri bat eskaini digu. Hasteko, komunitateen inguruan mintzatu zaigu eta
Danbaka,
Tokiko eta
Goiena aurkeztu dizkigu. Goienaren komunitateari buruz aritu zaigu gero, unibertsala dela ideologia, pentsaera, izaera eta jokaera ezberdinei lekua uzten dietelako. Denona eta denontzako egina izatea azpimarratu du Ibanek.
Bestalde, bada harritu nauen gauza bat. Ibanek ariketa bat proposatu digu: pantailan agertzen zen hitza zein koloretakoa zen esatea. Horrela esanda erraza dirudi, baina urdina hitza berde kolorez azaldutakoan, berdea zela esatea kosta zaigu, bai lehen aldian behintzat. Ia denek hartu dugu parte eta hasieran jolas moduan hartu badugu ere, oso esanguratsua izan da. Ederki kostata, baina lortu dugu koloreak ondo esatea. Joxeri gehiago kosta zaio, agian. Izan ere, argi geratu da natibo digitalak izanda, ohituago gaudela ikustera irakurtzera baino. Denbora aurrera joan ahala, paragrafo laburretara, tipografia errazetara eta pantailan irakurtzera ohituko gara. Horregatik, hedabideek moldatu egin beharko dute eta guk, Ikus-entzunezko komunikazioko ikasketa hauetan, modu horretan informatzen ikasi beharko dugu.
Ez dakigu etorkizuna nolakoa izan den, eskuko telefono bidez informatuko garen, paper bidez… auskalo. Informazio ugari izango dugu eskuartean, baina guk, jendeari iritsiko zaiona aurkitu beharko dugula esan digu Ibanek. Erabat ados. Jendea ez du narrazio hutsak erakartzen, horregatik, eragin egin beharko dugu irakurle, entzule edo erabiltzaileengan. Sentimenduak ukitu beharko ditugu, bihotzetara iritsi. Informazio eta hizkuntza asko izango ditugu, baina guk, hartzaileen gertuko sentitzea lortu beharko dugu, harremana izan dezagun eta bere senti gaitzaten.