Izarne Olano Pellejero (Tolosa, 1991) naiz eta Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari naiz Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Bigarren lauhilekoan, Proiektua 2.0 ikasgaian sortu berri dugun blog honetan, mota guztietako artikuluak ikusi ahal izango dituzue. Gehienak, Joxek agindutako lanak izango dira, baina nire ekarpen propioak ere izango dituzue tartean. Zuen interesekoak izatea espero dut.

